Ameriketako Estatu Batuen Mendebaldeko eta Mexikoko bazka-produktuei bi estutu aldi eman eta mundu guztira garraiatzen ditugu, Asiara, Ekialde Ertainera eta bi lurralde horien artean dauden leku guztietara. Hiru hamarkada baino gehiagoz ezinbesteko agenteak izan gara munduko arkumeak, ahuntzak eta eguneroko produkzio guztia janariz hornitzeko katean, eta baita zaldiak eta gameluak gobernatzeko behar diren elikagaiak ematen ere. Egoitza Kaliforniako Imperial bailaran dugu, munduan belar ondu gehien ekoizten duen eskualdeetako batean. Bailarak, gainera, basamortuko klima ezin hobea du, edozein belar ondu mota biltegian gordetzeko, estutzeko, enbalatzeko eta itsasoz bidaltzeko, inolako kutsadurarik gabe. Gure industria punta-puntakoa da Ten Point Quality Control System izeneko sistemaren arloan eta horrek ziurtatzen digu atzerrira bidaltzen dugun belar ondua kalitaterik hoberenetan iristen dela iritsi behar duen lekura. Eskerri kasko, Kuhn Hay enpresaren inguruan azaldu duzun interesagatik. Gonbidatzen zaitugu gure bideoa ikustera (“The Kuhn Hay Story”) eta gure web orrira sartzera, bi estutualdi dituzten gure produktuei eta ematen ditugun zerbitzu logistikoei buruz gehiago jakiteko.

Kuhn Hay-ari buruzko istorioa









Gure misioa

Felipe Irogoyen
Felipe Irigoyen, Presidentea
and Jim Ohland, Zuzendari nagusia


100 urteetan zehar, Kuhn familiak errespetua irabazi du munduan zehar kalitatezko zerbitzua emanez eta berrikuntzarekiko grina azalduz. Kuhndarrek aurrenekoetako bazka-produktuak landatu zituzten Imperial bailaran. Esportazio-industria sortzen lagundu zuten eta aitzindariak izan ziren bazka-produktuei bi estutualdi emateko sistemari dagokionez. Gure bigarren gizaldirako sarbidea igaro dugu eta oso ideia garbiak ditugu etorkizunari begira. Nabarmen hedatuko ditugu munduan zehar ditugun merkatuak, bolumen handiagoak eskatzen dituzten bezeroak aurkituz eta, aldi berean, industria-zerbitzurik hoberena ematen jarraituz.


Felipe SignatureJim Ohland